XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Budget tarifa: Egonaldi mugatua. Txartelaren erreserba eta ordainketa aldez aurretik egin behar dira. Ezin daiteke eskalarik egin.

- Apex tarifa: Erreserba eta ordainketa irteera baino 21 egun lehenago egin behar dira.

Gutxienez 7 egun eta gehienez 3 hilabetekoa.

Tarifa hau asko erabiltzen da hegaldi transatlantikoetan.

- Apex Midweek tarifa: Aurrekoa baino merkeagoa, baldintza berdinak jarri arren, astelehen, astearte eta asteazkenetan bakarrik erabil daitekelako.

Txartela irtera baino 14 egun lehenago ordaindu behar da.

Egonaldia, gutxienez 14 egunekoa eta gehienez 180 egunekoa da.

- ABC tarifa: Oso erabilia txarter konpainietan (Espainian Spantax bakarrik).

Europa eta Iparramerika arteko hegaldietan.

Erreserbak 15 egun lehengo egin behar dira.

Apex baino nahiko merkeagoa.

- ABC tarifa murriztua: Urria eta martxoaren arteko zenbait hegaldiri aplikatzen zaio, bidaiari kopurua txikia denean.

- Ikasle-tarifa: Unibertsitate ikasketak egiten dituztela azaldu dezaketenek erabil dezakete.

Iberiak tarifa hau Europarako bidaietan bakarrik erabiltzen du.